2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

EUSKARA EGUNA OSPATZEN!!!

Abenduaren 3an EUSKARAren nazioarteko eguna ospatu genuen.
Eskolako patioan HHkoen ikuskizunaz gozatu eta gero, Mungiako frontoi munizipalera joan ginen herri kirolak (lokotxak, txingak, zaku karrerak eta sokatira) praktikatzera.
 

Izerdi apur bat bota ondoren, eskolara buelta ginen hamaiketakorako txistorra jatera.

Indarrak berreskuratuta patioan HHko eta LHko ikasleekin batera euskal kantak abestu genituen. Guri "Txoria txori" tokatu zitzaigun. Ikusi ze ondo abesten dugun:

Ondoren, musika jarrita dantzatzen egon ginen , bazkaldu eta arratsaldean gelan mahai-jolasekin ondo pasatzen amaitu genuen eguna.

Ez ahaztu! Egun honetan gure hizkuntza maitiaren eguna ospatu genuen,
baina egunero praktikatu eta gozatu behar dugu Europako hizkuntza zaharrenaz.
EUSKARA ez da inoiz galduko GUK erabiltzen dugun bitartean. EUSKARAZ BIZI!!!

2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

BADATOR EUSKARAREN EGUNA!!!

Abenduak 3an Euskararen eguna ospatzen da mundu osoan. Egun honetarako ekintza ezberdinak prestatzen ari gara: marrazkiak, kartelak, abestiak, herri kirolak...


Hamen daukazue bideotxo bat gelan abesten eta margotzen:

Gaur, marrazkiak eskegi ditugu gure ormetan. Marrazki hauetan euskerarekin erlazionaturiko gai ezberdinak (euskal baserria, jaiak eta herri kirolak) landu dira. Guri jaiak tokatu zaigu!




2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

EZ IKUSIARENA EZ EGIN!

Gaur Emakumearenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da, eta hori dela eta, more kolorea nagusitu da gaurkoan. LHko ikasle guztiok, gu barne, lazu more erraldoi bat irudikatu dugu. Borroka desatsegin honetan bakoitzak gure ekarpena egin dugu, gure konpromisoa adieraziz.
EZ IKUSIARENA EZ EGIN!



BIRZIKLATZEN!

Agenda 21 proiektuaren barruan, birziklatzen jarraitzen dugu. Egunero gelako bi zakarrontziak eskailera ondoko zakarrontzi handietan hustuten ditugu. Ondoren, astean bitan gela bat arduratzen da kaleko zakarrontzi nagusietara botatzeaz.



Gure txanda heldu da eta zintzo-zintzo gure eginkizuna bete dugu. Ingurumena ahal dugun neurrian zaintzen laguntzen dugu.

2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Furra, furra, fandangua...!!!

Jakingo duzuenez, umeei jolastorduetarako beste aukera bat ematen diegu, euren trebezia guztiak erakusten dizkigute "EUSKARAOKEAN". Bere ilusio guztiagaz etortzen dira informatika gelara.
Enei! Zelako aingeru ahotsak. Kar kar kar!!! Eta nola ez, gure zikloko lotsabakoak astero apuntatzen dira. Ze ondo pasatzen dugu!

 
 
Laster, egun batzuetan, bideo eta argazki gehiago aurkituko dituzue eskolako Normalkuntza (euskara) blogean. sakatu hamen




2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

BERMIOKO PORTUAN...

Jadanik egin dugu lehenengo irteera. Urriak 2 eta 9an, 2.zikloko ikasleok Bermeora joan ginen Arrantzale Museoa eta Baleontzia ikustera. Museoan, Bermeoko herriak itsasoarekin daukan lotura estua ezagutu genuen. Hau da, arrantzak euren istorioan izan duen garrantzia eta batez ere, balearen harrapaketarekin zerikusia duten hainbat berezitasun ikasi genituen. Honetarako, portuan dagoen baleontzi famatua bisitatu genuen, aintzinako arrantzaleen bizimodua barrutik ezagutzeko.



Irteerako argazkiak Galerian dituzue.

2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

BUELTA GARA!!!

Merezitako oporren ondoren, berriz ere hamen gaude gogotsu, danon laguntzaz eta elkarlanean ikasturte berriari aurre egiteko.
Aupa ekipo!!!  

2015(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

GORLIZEKO IRTEERA

Maiatzaren 12an LH3ko ikasleak Gorlizeko hondartzan etorkizuneko surflariak izateko lehen urratsak eman zituzten. Ondoren, abentura parkean ere beraien trebetasunak erakutsi zituzten urte batzuk barru Conquisean parte hartu ahal izateko. Azkenik, merezitako deskantsua izan zuten hondartza ondoko parkean. Errepikatzeko moduko egun ederra pasatu zuten.
 

2015(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

Bentades Lurraskan!

Bentades Lurraskan 2015eko maiatzean Bentades Lurraskan 2015eko maiatzean, argazkiak.

2015(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

EUSKERAZ PELIKULA TORREBILLELAN

Urtero egiten dugun bezela, aurten ere Mungiako Torrebillela Kultur Etxera joan ginen Euskerazko pelikula bi ikustera.
Apirilaren 22an eta 23an LH 3.mailakoak joan ginen, 1.zikloko ikaskideekin batera, "Igelak eta zapoak" pelikula ikustera.


Apirilaren 29an LH 4.mailakoak joan ginen, "Lepel" pelikula ikustera.



Oso ondo portatu ginen eta barre batzuk ere bota genituen.

2015(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

UDAL FOROAK

Apirilaren 24an Agenda 21 proiektuaren barruan Mungiako Udal Foroak izan ziren eta Mungiako ikastetxe ezberdinetako ikasleek (LH 3tik DBH 2rarte) parte hartu zuten. Maila bakoitzetik bi ordezkari joan ziren eta bertan, mahai-inguru ezberdinak egon ziren, non beste ikasleekin elkar lan egin zuten. Ikasleek alkateari eta Ingurumenaren zinegotziari, bere eskaerak egin zizkieten eta hurrengo urterako konpromesuak hartu zituzten.  



 

2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

POZALAGUA

Martxoaren 18an Pozalaguako kobazuloetara joan ginen. Ederto pasa genuen!! hona hemen argazki batzuk




2015(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

PATXI ZUBIZARRETA IDAZLEA GURE GELETAN

Otsailaren 4ean Patxi Zubizarreta idazlea, HIRU  LAGUN  liburuaren idazle  famatua, Ikastetxera  etorri zen  bere idazle  esperientzia  eta  bizipenak  gure  ikasleekin  partekatzeko.