2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

GABONAK!!!

Abenduaren 22an Olentzero eskolara bisitan etorri zen.
Denok joan ginen baserritarrez jantzita guapo-guaporik. Familiako hainbat kide etorri ziren ekitaldia ikustera. Aurten, abestu beharrean, Anerekin dantza bat ikasi genuen danori ilusio handiz aurkezteko. Oso ondo irten zitzaigun.



Hator Hator abestu ondoren Olentzero agertu zen eta denok geunden urduri, berarekin batera opariz beterik zegoen zaku handi bat zekarrelako. Dagozkion mosuak emon eta gero, opariak zabaldu genituen txokolatea hartzen genuen bitartean.

 

Espero dugu guztiok izatea urte polit eta on bat.
GUZTIONTZAT OSASUNA ETA POZTASUNA!