2016(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

BAZEN BEHIN BENTADESEN...


Aurtengo Inauterietan gai orokor bat izan dugu: "IPUINAK".
Guk aukeratu genuen ipuina "Alicia mundu miresgarrian" izan zen. Honetarako, irakasleak pertsonai nagusietaz mozorrotu ziren eta ikasleak karta-gerlarietaz. Mozorroa prestatzeak bere denbora eraman zigun, baina ilusioaz aurrera atera genuen.

Bertan egunean, ikuskizuna oso polita izan zen, dekorazioa ikusgarria (kriston lana atzean, baina emaitza ederra), gradak beterik, txalo zaparradak, urduritasuna, poztasuna, sentimendu guztiak airean,...

Azkenean, denok oso ondo pasa genuen eta hainbat gurasok zoriondu gintuzten egindako lanaz.

Eskerrik asko danori! Zorionak ikasle eta irakasle guztioi!

IRRATI SAIOA

Onda Vascakoek Jubilatuen etxean egin behar zuten irrati saioa aprobetxatuz, 4. mailako ikasle bi gonbidatuak izan ziren parte hartzera.

Iraidek eta BeƱatek bi galdera prestatu zituzten jubilatuen presidenteari galdetzeko. Eta era berean, horrelako programa bat nola egiten den ikusi ahal izan zuten. Teknikariekin tresna ezberdinak probatuz, aurkezleen espeientziez eta aholkuez ikasiz eta batez ere, giro alai batean parte hartuz.

Oso esperientzia polita izan zela komentatu digute gelan.

2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

MADDI ETORKIZUNETIK ETORRI DA



Maddi etorkizuneko pertsonai famatu bat da. Lur planeta oso gaixorik (kutsatuta, baso gutxi, hiriak, herritxo gutxi...) dagoela komunikatzeko bideokonferentzia bat jaso genuen, eta misio bat betetzeko agindu zigun: Herriak desagertzen ari zirela etorkizunean eta hori zergaitik pasatu den ikertzea.
 

Zelan salbatu dezakegu gure planeta?
Gaur egun, guk egiten ditugun ekintza txikiak (birziklapena, errekak eta basoak zaindu, bertoko produktuak kontsumitu,...) Lurrari laguntzeko balioko dute.

Bisita honetan azken misio bat agindu zigun: "Bertoko haziekin" maraka batzuk sortzea
Kurtso amaieran bueltatzen denerako, abesti eta dantza bat egin ahal izateko guztiok batera.

Orduan, badakigu, gure lurraldeko haziak gordetzen hasi denok!!!

Laster, argazki eta bideo gehiago ikusi ditzakezue Bentadeseko web berrian.