2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

Egun polita Gorlizen

Pasadan apirilak 14, osteguna, Gorlizera joan ginen Trokara. Bertan bodyboard eta parke abentura egin genuen. Neoprenoa jantzi eta, nahiz eta, ura hotza egon, oso gustora aritu ginen.






Ondoren tximinoak bezala altueretatik jolasten ibili ginen parke abenturan.
Eguna amaitzeko bokata goxoak jan genituen.





2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

BARATZEKO EGONALDIA

4. mailako ikasleak apirilaren 13tik 15era Baratze baserri eskolan egon gara. Baina bertara heldu baino lehen Omako baso margotutik ibili gara. Eguerdian Santimamiñeko kobazuloen aurrean bazkaldu dogu.

 

Baratzen tailer ezberdinak egin ditugu: egurra landu, baratzean landatu, animaliak zaindu, ogia sukaldatu eta mendi ibilbidea. Era berean, hainbat betebehar burutu behar izan ditugu gure arteko elkarbizitzan: mahaia prestatu eta batu, erropa antolatu, dutxatu, jolastu, elkarri lagundu...



Egun hauetan oso ondo pasatu dugu eta gainera, monitoreek eta irakasleek gure portaera ona goraipatu digute. Errepikatzeko gogoz geratu gara!


Jadanik argazkiak eskuragarri dituzue eskola web orrian. Klikatu hemen.

2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

Zientzia museora irteera!

Pasadan martxoaren 18an 2. zikloko ikasleak Donostiako Eureka Zientzia museora joan ginen. Bertan, bisita gidatua izan genuen asmakizun ezberdinak ezagutzeko. Ondoren, Planetariumera sartu ginen Eguzki Sistemako planetak aztertzeko eta dinosaurioen eboluzioa ikusteko.Tripa bete ostean gure bokatekin, gure kontura bakarrik ibili ginen tresna ezberdinekin esperimentatzen.

 
Laster web-ean izango dituzue irteera honetako argazkiak.