2017(e)ko ekainaren 12(a), astelehena

MEATZARIEN MUSEOA ETA "EL POBAL" BURDINOLA

Aurtengo azken irteera Gallartako Meatzarien Museora eta Muskizeko "El Pobal" burdinolara egin genuen.
Meatzarien museoan Bizkaiko meatzaldeetan izandako bizimodu gogorraz konturatu ginen, bisita gidatu baten bitartez gure zalantzak argituz.

 

Era berean, harri zulatzaile bezala praktika batzuk egin genituen. Ze lan gogorra!!!


Muskizeko burdinolan ur-errota batek zelan funtzionatzen duen ikasi genuen, artoa eta garia zelan bihurtzen den hirina ikusiz. Burdinolaren funtzionamendua ere erakutsi ziguten eta baita errementari baten eskutik, burdina zelan landu daitekeen tresna ezberdinetan bihurtuz. Irteera oso interesgarria iruditu zaigu.

 

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

2017(e)ko ekainaren 7(a), asteazkena

XAKE TXAPELDUNAK!

2017


Hainbat jolastordutan burua nekatzen egon eta gero, aurtengo Xake txapelketari bukaera eman diogu. Eskerrik asko parte hartzeagatik!

3. mailako finala :                                              
Amets Azpitarte eta Josu Bilbao                           Irabazlea: JOSU



4. mailako finala :                                              
Juan Anitua eta Ekain Perez-Rasilla                Irabazlea: JUAN




2016

Aste honetan jokatu dira Xake txapelketako finalak (2016).

3. mailako finala :                                              
Markel Arroyo eta Eneko Elorriaga                           Irabazlea: ENEKO


     

4. mailako finala:                                                  
Alain Azagra eta Urtzi Anduiza                                     Irabazlea: ALAIN