2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

Ordenagailuekaz lanean

Teknologia eta metodologia berriak pixkanaka-pixkanaka sartzen hasi gara geletan, momentuz ikasleentzat esperientzia oso motibagarria izaten ari delarik.

                                                 

Patioko jolasak

Euskera, gure hizkuntza maitearen erabilera zabaltzeko, ostiraletan patioko jolasak danok batera eta euskeraz lantzen gabiltza. Ikusi  
BIDEOA LH4

BIDEOA LH·3

2017(e)ko urriaren 22(a), igandea

Xakea berriro bueltan

Urrian martxan jarri da Xakea jolastorduetan, patioaz gain beste aukera bat eskeiniz gure ikasleei.


2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

Arrantzale museora eta Aita Guria Baleontzia-ri bisita

Urriaren 10 eta 11n, 2.zikloko ikasleok Bermeora joan  ginen Arrantzale Museoa eta Aita Guria Baleontzia ikustera.
Museoan, Bermeoko herriak itsasoarekin daukan lotura estua ezagutu genuen. Hau da, arrantzak euren istorioan izan duen garrantzia eta batez ere, balearen harrapaketarekin zerikusia duten hainbat berezitasun ikasi genituen. Honetarako, portuan dagoen Aita Guria baleontzia bisitatu genuen.
Ederto pasa genuen, gainera oso eguraldi polita egin zuen.