2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

Gorlizera egun pasa

Pasadan ostegunean, apirilak 19an, irteera bat egin genuen Gorlizera, troka abenturara hain zuzen.
Udako giroa zegoen, eta ze pozik ibili ginen bertan. Hondartzan, body board egin genuen. Nahiz eta ura oso hotza egon, gelditu barik ibili ginen olatuak hatzen.
Ondoren parke abenturan ere asko disfrutatu genuen.







Hainbeste kirol eginda, bazkaltzeko beharra zegoen. Hondartzako paseo ondoan dagoen pinudira joan ginen, gure bokata goxoak jatera.

Zelako egun polita pasatu genuen. Hurrengo irteerarako irrikitan gaude!!

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen