EZ IKUSIARENA EZ EGIN!
Gure bigarren zikloko ikasleek egiten dituzten jarduera, irteera eta tailer desberdinen berri emango dugu. Honetaz aparte, guztiontzat lagungarriak diren materialak aurkituko dituzue. Aupa Bentades!!!
2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena
EZ IKUSIARENA EZ EGIN!
Gaur Emakumearenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da, eta hori dela eta, more kolorea nagusitu da gaurkoan. LHko ikasle guztiok, gu barne, lazu more erraldoi bat irudikatu dugu. Borroka desatsegin honetan bakoitzak gure ekarpena egin dugu, gure konpromisoa adieraziz.
BIRZIKLATZEN!
Agenda 21 proiektuaren barruan, birziklatzen jarraitzen dugu. Egunero gelako bi zakarrontziak eskailera ondoko zakarrontzi handietan hustuten ditugu. Ondoren, astean bitan gela bat arduratzen da kaleko zakarrontzi nagusietara botatzeaz.
Gure txanda heldu da eta zintzo-zintzo gure eginkizuna bete dugu. Ingurumena ahal dugun neurrian zaintzen laguntzen dugu.
Gure txanda heldu da eta zintzo-zintzo gure eginkizuna bete dugu. Ingurumena ahal dugun neurrian zaintzen laguntzen dugu.
2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala
Furra, furra, fandangua...!!!
Jakingo duzuenez, umeei jolastorduetarako beste aukera bat ematen diegu, euren trebezia guztiak erakusten dizkigute "EUSKARAOKEAN". Bere ilusio guztiagaz etortzen dira informatika gelara.
Enei! Zelako aingeru ahotsak. Kar kar kar!!! Eta nola ez, gure zikloko lotsabakoak astero apuntatzen dira. Ze ondo pasatzen dugu!
Enei! Zelako aingeru ahotsak. Kar kar kar!!! Eta nola ez, gure zikloko lotsabakoak astero apuntatzen dira. Ze ondo pasatzen dugu!
Laster, egun batzuetan, bideo eta argazki gehiago aurkituko dituzue eskolako Normalkuntza (euskara) blogean. sakatu hamen
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)