GIZARTE LH 3
Historiaurrearen etapak landu ditugu gelan ,Neolito, Paleolito eta Metal aroa.Aro bakoitzeko ohiturak, ezaugarriak, bizimodua, janzkera, tresnak, asmakizunak, ... ezagutu dituzte.Honi esker, aro bakoitzeko ipuin bat egin dute eta azkenik ipuin horren antzerkia.
NATURA LH 3
Galtzeko arriskuan dauden animalien entziklopedia sortu dugu gelan, ume bakoitzak animalia bat aukeratu du eta berari buruzko informazioa eta ezaugarriak bilatu dituzte.Entziklopedia liburutegira eraman dugu, ikasleek ikusi nahi izanez gero.
Animalien ezaugarrien barruan bizi diren habitata ezagutu dute, honela ekosistemak ezagutu dituzte.
Azkenik, hauen maketak egin dituzte.
NATURA LH 3
Uraren egoera aldaketak ikasten gabiltzala, laborategia bisitatu dugu.Ur likidoa izozkailuan sartuz, ur solido bihurtu genuen.Ondoren , bertara joan gara ur likido hori nola lurruntzen den egiaztatzera.
NATURA
Poz-pozik dabiltza beraien letxugak zaintzen.
GIZARTE
Euskal Herriko mapa bat egin dute eta egun batez eguraldiaren aurkezleak izan dira.
NATURA
Elikadura orekatua lantzea, ondoko piramidea egin dugu:
GIZARTE
Sumendi bat egin dugu
Sumendiaren bideoa
ERLIJIOA: KREAZIOA
Erlijio irakasgaian "Kreazioa" lantzeko egindako eskulanak:
DIGESTIO APARATUA
EKOSISTEMAK
Gero, kartulina batzuk prestatu ditugu guztioi aurkezteko gelan.
Eta azkenik, orman itsatsi ditugu eskolako beste guztiek gure lanez ikasteko eta gozatzeko.