ESKOLA 2.0
Bentades ikastetxean lanean dihardugu garai berrietara eta gizarte beharrizanetara egokitzeko. Hori dela eta ESKOLA 2.0 eta IKT proiektuan
murgilduta gaude 2010-2011 ikasturtetik. Erronka erraza ez den arren gure lanak bere lehengo fruituak eman ditu eta ikastetxeko Lehen
Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gela guztiek arbela digitala, ordenagailua eta bozgorailuak dituzte instalatuta. Gela
horietaz gain, informatika gela ere digitalizatuta dago eta bertan Haur Hezkuntzako 3,4 eta 5 urteko ikasleak baliabide berriak erabiltzen
dituzte. Gainera, Lehen Hezkuntzako 5. Eta 6. Mailan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1go, 2. eta 4. Mailetan ikasle bakoitzak lan
egiteko bere ordenagailu propioa dauka beharrezkoak diren programekin.
HIZKUNTZ HIRUELEDUNA
Ikasturte honetan, departamentu hirueledunak euskara,
ingelesa eta gazteleraren murgiltze totalaren garrantzian apustua egiten jaraitu na hi du. Euskara, gaztelania nahiz atzerriko hizkuntza irakasgai eta ikasgai
izango dira dagozkion hizkuntza- eremuetan. Horrez gain, aipatutako hizkuntzak tresna moduan erabiliko dira hizkuntzakoez bestelako eremuak eta gaiak
irakasteko. Hezkuntza Marko Hirueleduneko proiektuaren helburua euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntza bat irakaskuntza eta ikasketarako hizkuntza
gisa erabiltzeko esperimentazio esparru bat eskaintzea da. Proiektua 4.mailan hasi eta jarraia da eta 5 saio eskaintzen dira gutxienez astero euskaraz,
gaztelaniaz eta ingelesez. Horretarako 4.5 eta 6. mailan arte hezkuntza ( plastika eta musika) ingelesez ematen ditugu. Horrez gain, ikastetxean ingelesaren
alde apustu egiten dugu eta haur hezkuntzan hasten dira ikasten eta lehen hezkuntzako lehen mailan hasita eta bigarren hezkuntzararte ingeleseko orduez
gain musika ere ingelesez ematen dute.
Horretarako bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan 4.,5. eta 6.mailan hizkuntza hauek, hizkuntza hedatzaile bezala landuko ditugu irakasgai ezberdinetan Radioblog bat sortuz eta gela bakoitzak antzerki bat errepresentatuz, beti ere hiru hizkuntza ezberdinetan, jakintza-alor arteko proiektu baten bitartez.
EUSKARA ETA NORMALKUNTZA
Bentades ikastexea herri euskaldun baten kokatutako ikastetxea izanik, beharrezkoa ikusten dugu ikastetxearen testuinguru eta eremu guztietara Euskera zabaltzea. Euskaldunen eta Euskaren artean bizi garela ohartzea eta ohartaraztea.
Gure eskolan Euskararen kontzientzia hartzeko ekintza ugari egin izan ditugu beti (Aste kulturala, jaialdi desberdinak, lehiaketak...) eta NOLEGA-ko ekimenetan ere parte hartu izan dugu: "ikasleak ikastetxetara"programa, Euskal Girotze Egonaldiak...
Bentades Ikastetxeak 2013-2014 kurtsoan Normalkuntza proiektuari ekin dio. Proiektu
honek lau urteko plana du. Guk aurten egin duguna Diagnosi atala izan da. Horretarako bai
ikasle, irakasle, ikastetxeko langile eta baita gurasoei ere inkesta bat pasatu zaie bete
dezaten. Bertan jasotako datuak Ikastetxeko Hizkuntz Normalkuntzako Arduradun teknikoek
eta Normalkuntza Batzordeak aztertu eta ikastxeko Branka eta Mintzagrama osatu
dituzte.
Hemendik aurrera hausnarketa prozesua bultzatuko dugu.
AGENDA 21
Eskolako Agenda 21, Ikastetxearen eta inguruaren jasangarritasunaren eta
kalitatearen alde hezkuntza komunitateak aurrera eramaten duen konpromiso eta
ekintza-plan bat da. Eskolako Agenda 21ek ikasleei beren ingurumen hubilaren arazoa
aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki
jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.
Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta
horren inguruan lantzen da programa; aurten “Aldaketa klimatikoa”. Gaia aztertu eta
eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da.
Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era
berean, Udalari hiria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira.
BIZIKIDETZA
“Besteekin elkarbizitzea hezkuntzaren helburu nagusietako bat da eta egungo hezkuntza sitemaren erronka
garratzitsuenetarikoa. Gizarte demokratiko, solidario eta baketsuago bat lortzeko ikastea beharrezkoa dena.”
Bentades Ikastetxeak egoera horri aurren egin ahal eta behar dio baina arazo unibertsal konplexu horri bakarrik
aurre egitea posible dela pentsatzea amets hutsa da. Hori dela eta, Bizikidetza plan bat prestatu dugu eta bertan
dagokigun alderdiari ekiten diogu ditugun baliabide propio eta kanpoko baliabideak bateratuz eta ikastetxearen
gertuko kolektiboak inplikatuz.
Gure ikastxeko eskola-errealitatea hainbat aldakuntzaren menpe dago, besteak beste gurasoen interesak aldatuz
doaz, ikasleen aukerak, ikastetxeen baliabideak, ikasleen jatorria, baloreak, autoritatearen kontzeptua, arau
legalak, askatasunaren eta justua denaren sentsua, ikastetxea bera, azken batean gizartearen konplexutasuna
isladatzen du. Horregaitik Bizikidetza planaren proposamena ez da berdina kurtso guztietarako, kurtso bakoitzak
ekintza jakin batzuk izango ditu ikastetxeko bizikidetza egoerari egokituak.
Bizikidetza Plan hau egiterakoan hezkuntz komunitate osoaren parte hartzea kontutan izan dugu eta nahi duguna
lortzeko momentuoro familia eta ikastetxearen arteko lankidetza bilatuko dugu eta horrela gure ikasleei, gure
semeei, sentsu berdinean doazen portaera ereduak emango dizkiegu.
Bizikidetza Plan hau indarrean dauden bizikidetza arauen osagarria da eta desberdintasun nagusiena hurrengoa
da: Arauek ikasleen eskubide eta eta betebeharrak definitzen dituzten bitarten eta dagozkien zigorrak ezarri ,
plan honek komunikazio prozesu eraginkorrago bat sotzen du familia eta ikastetxearen artean.