Gure bigarren zikloko ikasleek egiten dituzten jarduera, irteera eta tailer desberdinen berri emango dugu. Honetaz aparte, guztiontzat lagungarriak diren materialak aurkituko dituzue. Aupa Bentades!!!
2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena
Euskal dantzak
Egun hauetan "Euskararen astea" ospatzen ari gara. Hori dela eta, euskal dantza batzuk ikasi eta dantzatu ditugu. Guk LHko beste ikasleen aurrean "Txapeloaz" eta "Polka pik" dantzatu ditugu.
2017(e)ko azaroaren 26(a), igandea
Bentadesen partez, ez da ez!
Ostiralean, azaroak 24ean, Emakumearen indarkeriaren kontrako eguna ospatu genuen. Honetarako, astean zehar esku moreak mezu argiekin egin ditugu. LHko ikaskideekin batera patioan dantza, abesti eta bertsoen bitartez gure mezua kanporatu dugu. Klikatu hamen ikusteko bideoak.
2017(e)ko azaroaren 17(a), ostirala
Neguko lorak landatzen
Eskolan, azaroaren 16an, Haur Hezkuntzako 5 urteko gelakoak eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek neguko loreak landatu dituzte eskolako patioko ortu bertikalean.
Argazki gehiago webean izango dituzue laster. Klikatu hamen.
2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala
Ordenagailuekaz lanean
Teknologia eta metodologia berriak pixkanaka-pixkanaka sartzen hasi gara geletan, momentuz ikasleentzat esperientzia oso motibagarria izaten ari delarik.
Patioko jolasak
Euskera, gure hizkuntza maitearen erabilera zabaltzeko, ostiraletan patioko jolasak danok batera eta euskeraz lantzen gabiltza. Ikusi
BIDEOA LH4
BIDEOA LH·3
BIDEOA LH4
BIDEOA LH·3
2017(e)ko urriaren 22(a), igandea
2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna
Arrantzale museora eta Aita Guria Baleontzia-ri bisita
Urriaren 10 eta 11n, 2.zikloko ikasleok Bermeora joan ginen Arrantzale Museoa eta Aita Guria Baleontzia ikustera.
Museoan, Bermeoko herriak itsasoarekin daukan lotura estua ezagutu genuen. Hau da, arrantzak euren istorioan izan duen garrantzia eta batez ere, balearen harrapaketarekin zerikusia duten hainbat berezitasun ikasi genituen. Honetarako, portuan dagoen Aita Guria baleontzia bisitatu genuen.
Ederto pasa genuen, gainera oso eguraldi polita egin zuen.
2017(e)ko ekainaren 12(a), astelehena
MEATZARIEN MUSEOA ETA "EL POBAL" BURDINOLA
Aurtengo azken irteera Gallartako Meatzarien Museora eta Muskizeko "El Pobal" burdinolara egin genuen.
Meatzarien museoan Bizkaiko meatzaldeetan izandako bizimodu gogorraz konturatu ginen, bisita gidatu baten bitartez gure zalantzak argituz.
Era berean, harri zulatzaile bezala praktika batzuk egin genituen. Ze lan gogorra!!!
Muskizeko burdinolan ur-errota batek zelan funtzionatzen duen ikasi genuen, artoa eta garia zelan bihurtzen den hirina ikusiz. Burdinolaren funtzionamendua ere erakutsi ziguten eta baita errementari baten eskutik, burdina zelan landu daitekeen tresna ezberdinetan bihurtuz. Irteera oso interesgarria iruditu zaigu.
Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

2017(e)ko ekainaren 7(a), asteazkena
XAKE TXAPELDUNAK!
2017
Hainbat jolastordutan burua nekatzen egon eta gero, aurtengo Xake txapelketari bukaera eman diogu. Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Amets Azpitarte eta Josu Bilbao Irabazlea: JOSU
4. mailako finala :
Juan Anitua eta Ekain Perez-Rasilla Irabazlea: JUAN
2016
Aste honetan jokatu dira Xake txapelketako finalak (2016).2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena
Udal foroak (Agenda 21)
Aurten ere, urtero bezala, Mugire Txokoan Mungialdeko beste ikastetxeekin batera A21eko interforoak izan ditugu. Gaia "kontsumo arduratsua" izan da. Ingurugiroarekiko proposamenen eta konpromezuen garrantzia eztabaidatu eta erabaki ditugu taldeetan jarriz.
Hamiketakoa jan dondoren, Ingurugiroko zinegotziarekin batera, ikastetxe bakoitzak burututako ekintzak aurkeztu ditugu eta azkenik, konpromezu batzuk hartu ditu Udalak datorren urtera begira betetzeko.
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.
Gaur, Apirilak 22, Agenda 21 proiektuaren barruan Mungiako Udal Foroak izan ditugu eta Mungiako ikastetxe ezberdinetako ikasleek (LH 3tik DBH 2rarte) parte hartu dugu beste behin ere. Aurten ikastetxeetan lantzen ari garen gaia da:
"kontsumo jasangarria".
Hamarreko taldeetan inkesta bidez produktu ezberdinak ikertu dituzte plazako azokan, supermerkatuetan, denda txikietan eta ekologikoan. Ondoren, danon artean udaletxean euren ondorioak atera dituzte,
Ikasleek alkateari eta Ingurumenaren zinegotziari, bere eskaerak egin dizkiete eta hurrengo urterako konpromesuak hartu dituzte.

TROKAKOEKIN ABENTURA APUR BAT!
Eguraldi ona egingo du? Uretara sartu ahal izango gara? Zalantza pilo batekin joan ginen Gorlizerantz 3. mailako ikasleok. Baina azkenean bai, zorte ona izan genuen. Gela batek parke abentura egin genuen eta besteak bodyboard itsasoan, beranduago txandak aldatuz.
Dana amaitzean, hondartza ondoko pinudira joan ginen bazkaltzera, jolastera, eguzkia hartzera eta deskantsatzera. Ze ondo pasatzen dugun Trokakoekin gatozen bakoitzean!
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.
Dana amaitzean, hondartza ondoko pinudira joan ginen bazkaltzera, jolastera, eguzkia hartzera eta deskantsatzera. Ze ondo pasatzen dugun Trokakoekin gatozen bakoitzean!
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.
2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena
YOSEBA PEÑA Idazlea
Gaur, maiatzaren 16a bisita berezi bat izan dugu Bentadesen. Yoseba Peña idazlea, bere liburuari buruz hitz egitera etorri zaigu. Oso gustora aritu gara berarekin eta asko disfrutatu dugu bera entzuten, momentu askotan ahoa zabalik utzi gaituelarik. Liburua, "Baloiak arboletan" asko gustatu zaigu.
2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena
BARATZE-KO EGONALDIA
Ikasturte osoa gogotsu itxaroten eta gero, azkenik heldu zen eguna baserri eskolara joateko.
Asteazken goizean abiatu ginen Gernikara. Bertan goiz osoa eman genuen. Euskal Herriko museora joan ginen eta bertan gure kulturako hainbat ezaugarri ikasi genituen.
Hiruretarako han geunden, baserriko giroan murgildu nahian.
Hiru egun egon ginen bertan. Tailer desberdinak egin genituen, hala nola, zaldian ibiltzea, ortuariak landatzea, erlauntza, animalien zaintza, ogia sukaldatzea eta egurra lantzea. Ikasteaz aparte, elkarbizitza izan dute abiapuntu, hainbat arlo egiterako orduan: mahaia prestatu eta jaso, arropa antolatu, dutxatu, elkarri lagundu....
Etxera itzultzeko eguna heldu zen. Batzuk penarekin, baina era berean gurasoak ikusteko gogoarekin.
Eta batez ere, merezitako oporrez disfrutatzeko.

Argazkiak, Bentadeseko web orrian dituzue.
2017(e)ko apirilaren 24(a), astelehena
GURE IPUIN KONTALARIAK!
Euskera irakasgaian ipuinak nola sortzen diren ikasi dugu. Taldeka ipuin ezberdinak asmatu ditugu, dagozkien marrazki, elkarrizketa, abesti eta dantzarekin. Bai bai, dan dana guk asmatua!
Hamen usten dizuegu gure ipuinen laburpentxo bat:
Hamen usten dizuegu gure ipuinen laburpentxo bat:
2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala
IPUIN KONTALARIA!!!
Urte honetan ere ipuin kontalariak bisitatu gaitu. Arratsaldeko ordua Jeremias katuaren abenturek eta Ferdinando zezenaren ametsek alaitu digute. Oso gustora egon gara eraikuntza berriko gela nagusian lurrean lasai jesarrita momentu barregarriak eta hunkigarriak pasatuz.
2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea
ANTTON KAZABON IDAZLEA GUREKIN!
Gaur Antton Kazabon idazlea gure artean izan dugu.
Aurreko egunetan irakurritako "Beñaten eskutitzak" liburuaren egilea da. Guretzat hainbat jolas prestatuta ekarri ditu eta ederto pasa dogu berarekin.
Aurreko egunetan irakurritako "Beñaten eskutitzak" liburuaren egilea da. Guretzat hainbat jolas prestatuta ekarri ditu eta ederto pasa dogu berarekin.
Ze pozik joan garen etxera, gure liburuak sinatuta eta gero!
2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena
BEIRA TAILERRA!
Gaur 3. mailako ikasleok beira eta kristalaren arteko ezberdintasuna ezagutu dugu. Euskal Herrian, Bizkaian eta batez ere, Mungian zenbat beira birziklatzen dugun aztertu dugu. Beiraren birziklapen zikloaren azalpenak eta zalantzak amaitu ondoren, 3 txokotan bananduta ekintza ezberdinak egin ditugu, azaldutakoa ondo ulertu dugun laguntzeko.
Txokoetariko baten txapak egiteko aukera izan dugu. Azkenik, sorpresa bezala opari bat eman digute. Eskerrik asko!!!
Txokoetariko baten txapak egiteko aukera izan dugu. Azkenik, sorpresa bezala opari bat eman digute. Eskerrik asko!!!
KULTURARTEKO TAILERRA
Aste honetan 2. zikloko ikasleok munduko beste herrialde batzuetako ordezkarien bisita interesgarria izan dugu. Beraien kultura nolakoa den azaldu digute: musika, janaria, jantziak, komunikazioa, ohiturak...
Gure zalantza guztiak argitu dizkigute eta musika tresna batzuk ere jo ditugu, momentu dibertigarri batzuk pasatuz.
Asko ikasi dugu eta oso ondo pasa dugu!!!
Gure zalantza guztiak argitu dizkigute eta musika tresna batzuk ere jo ditugu, momentu dibertigarri batzuk pasatuz.
2017(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea
OLENTZEROGAZ MUNGITIK
Zozketan urduritasuna nagusi, zortedunak alai, besteak triste. Normala, ilusio handia danok. Aurten zanpantzarrak (joaldunak), dantza ikasteko patioan ensaioa. Erropak probatzera eta ensaio gehiago.
Heldu da eguna!
Honeek bai nerbioak Olentzeroren etxean.
Irten da, bagoaz danok bere atzean.
Mungitik kalejiran ibili ta gero, udaletxera heldu gara. Jente pila! Hor dago, balkoian, danori agurtzen.
Dantza, mosuak eta txokolatezko piruleta.
Orain familiarekin gau luzea ondo pasatzera opari momenturarte.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)