Aurten ere, urtero bezala, Mugire Txokoan Mungialdeko beste ikastetxeekin batera A21eko interforoak izan ditugu. Gaia "kontsumo arduratsua" izan da. Ingurugiroarekiko proposamenen eta konpromezuen garrantzia eztabaidatu eta erabaki ditugu taldeetan jarriz.
Hamiketakoa jan dondoren, Ingurugiroko zinegotziarekin batera, ikastetxe bakoitzak burututako ekintzak aurkeztu ditugu eta azkenik, konpromezu batzuk hartu ditu Udalak datorren urtera begira betetzeko.
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.
Gaur, Apirilak 22, Agenda 21 proiektuaren barruan Mungiako Udal Foroak izan ditugu eta Mungiako ikastetxe ezberdinetako ikasleek (LH 3tik DBH 2rarte) parte hartu dugu beste behin ere. Aurten ikastetxeetan lantzen ari garen gaia da:
"kontsumo jasangarria".
Hamarreko taldeetan inkesta bidez produktu ezberdinak ikertu dituzte plazako azokan, supermerkatuetan, denda txikietan eta ekologikoan. Ondoren, danon artean udaletxean euren ondorioak atera dituzte,
Ikasleek alkateari eta Ingurumenaren zinegotziari, bere eskaerak egin dizkiete eta hurrengo urterako konpromesuak hartu dituzte.
Gure bigarren zikloko ikasleek egiten dituzten jarduera, irteera eta tailer desberdinen berri emango dugu. Honetaz aparte, guztiontzat lagungarriak diren materialak aurkituko dituzue. Aupa Bentades!!!
2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena
TROKAKOEKIN ABENTURA APUR BAT!
Eguraldi ona egingo du? Uretara sartu ahal izango gara? Zalantza pilo batekin joan ginen Gorlizerantz 3. mailako ikasleok. Baina azkenean bai, zorte ona izan genuen. Gela batek parke abentura egin genuen eta besteak bodyboard itsasoan, beranduago txandak aldatuz.
Dana amaitzean, hondartza ondoko pinudira joan ginen bazkaltzera, jolastera, eguzkia hartzera eta deskantsatzera. Ze ondo pasatzen dugun Trokakoekin gatozen bakoitzean!
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.
Dana amaitzean, hondartza ondoko pinudira joan ginen bazkaltzera, jolastera, eguzkia hartzera eta deskantsatzera. Ze ondo pasatzen dugun Trokakoekin gatozen bakoitzean!
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.
2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena
YOSEBA PEÑA Idazlea
Gaur, maiatzaren 16a bisita berezi bat izan dugu Bentadesen. Yoseba Peña idazlea, bere liburuari buruz hitz egitera etorri zaigu. Oso gustora aritu gara berarekin eta asko disfrutatu dugu bera entzuten, momentu askotan ahoa zabalik utzi gaituelarik. Liburua, "Baloiak arboletan" asko gustatu zaigu.
2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena
BARATZE-KO EGONALDIA
Ikasturte osoa gogotsu itxaroten eta gero, azkenik heldu zen eguna baserri eskolara joateko.
Asteazken goizean abiatu ginen Gernikara. Bertan goiz osoa eman genuen. Euskal Herriko museora joan ginen eta bertan gure kulturako hainbat ezaugarri ikasi genituen.
Hiruretarako han geunden, baserriko giroan murgildu nahian.
Hiru egun egon ginen bertan. Tailer desberdinak egin genituen, hala nola, zaldian ibiltzea, ortuariak landatzea, erlauntza, animalien zaintza, ogia sukaldatzea eta egurra lantzea. Ikasteaz aparte, elkarbizitza izan dute abiapuntu, hainbat arlo egiterako orduan: mahaia prestatu eta jaso, arropa antolatu, dutxatu, elkarri lagundu....
Etxera itzultzeko eguna heldu zen. Batzuk penarekin, baina era berean gurasoak ikusteko gogoarekin.
Eta batez ere, merezitako oporrez disfrutatzeko.

Argazkiak, Bentadeseko web orrian dituzue.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)