Teknologia eta metodologia berriak pixkanaka-pixkanaka sartzen hasi gara geletan, momentuz ikasleentzat esperientzia oso motibagarria izaten ari delarik.
Gure bigarren zikloko ikasleek egiten dituzten jarduera, irteera eta tailer desberdinen berri emango dugu. Honetaz aparte, guztiontzat lagungarriak diren materialak aurkituko dituzue. Aupa Bentades!!!
2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala
Patioko jolasak
Euskera, gure hizkuntza maitearen erabilera zabaltzeko, ostiraletan patioko jolasak danok batera eta euskeraz lantzen gabiltza. Ikusi
BIDEOA LH4
BIDEOA LH·3
BIDEOA LH4
BIDEOA LH·3
2017(e)ko urriaren 22(a), igandea
2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna
Arrantzale museora eta Aita Guria Baleontzia-ri bisita
Urriaren 10 eta 11n, 2.zikloko ikasleok Bermeora joan ginen Arrantzale Museoa eta Aita Guria Baleontzia ikustera.
Museoan, Bermeoko herriak itsasoarekin daukan lotura estua ezagutu genuen. Hau da, arrantzak euren istorioan izan duen garrantzia eta batez ere, balearen harrapaketarekin zerikusia duten hainbat berezitasun ikasi genituen. Honetarako, portuan dagoen Aita Guria baleontzia bisitatu genuen.
Ederto pasa genuen, gainera oso eguraldi polita egin zuen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)