Pasadan astean, LH4 eta LH1eko ikasleak aitabitxi eta amabitxi proiektuarekin abian hasi ginen.
Proiektu honen helburua, ikasleen arteko harremanak sendotzeaz gain, irakurketa eta ulermena lantzea da.
Honetarako LH1eko ikasle bakoitzak, LH4ko aitabitxi edo amabitxi bat izango du. Astean baten burutuko dute eginkizun hau.
Aitabitxi eta amabitxiaren eginkizuna hurrengoa izango da: bere besotakoarekin irakurtzea, zuzentzea eta lexiko berria irakastea. Honetaz aparte, eskolako testuinguruan arazo bat izatekotan, laguntza eskeiniko dio.