GIZARTE LH 4



2. gaia: EKONOMIA-SEKTOREAK ETA LANBIDEAK (4. maila)


4. mailako Jon Cuadrak "arrantza tradizionala"-ri buruzko ahozko aurkezpen oso interesgarri bat egin digu. 



Prezi honetan, ekonomia, sektore eta lanbideei buruzko informazioa dago, gelan gai hasieran landu duguna.









TALDE LANA: talde lana egiteko azalpena eta baliabideak honakoak dira:
  • 1.SEKTOREA: sektore honen barnean dauden lanbideetatik bat aukeratu talde bakoitzak eta aukeratutakoa ikertu historikoki izan duen garrantzia eta gaur egunekoa. Hori egin eta gero gelan aurkeztu behardo duzue. Lana errazteko honako web orriak erabili ditzakezue.
  • 2. SEKTOREA: bikote bakoitzak produktu bat aukeratu beharko du eta hura aztertu eta ikertu zer nolako lehengaiak eta prozesuak jarraitu diren produktu hori lortu ahal izateko. Azkenik klaseari aukeratutakoari buruzko azalpentxo bat eman beharko diozue.

  • 3.SEKTOREA: hirugarren sektore gure inguruko herri edo hiri bat aukeratu beharko duzue. Aukeratutako herri edo hiriaren turismo bulegoko langile bilakatuko zarete eta leku horretaz informazioa bilatu, gero klasekideei azaltzeko toki horrek eskaintzen dizkigun zerbitzuak, non dagoen, biztanleria...





1. gaia: EUSKAL HERRIKO KLIMA ETA ERLIEBEA (4. maila)