2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

OINEZ BUSA

Irailak 22an "Oinez busa" ospatu genuen Mungiako Marxin plazan.



Lehenengo, Mungia inguruan oinezko ibilbide bat egin genuen, Mungiako plazan beste ikastetxeetako ikasleekin elkartuz eta  bertoko produktuen hamaiketako bat janez.



Guzti honen helburuak ohitura osasuntsuak, jasangarritasuna, bertoko produktuak kontsumitzea, kutsadura, ingurumena zaintzea eta elkarlana izan zirelarik.


Amaitzeko, eskolara bueltatu aurretik Bentadesek antolatutako beste ibilbide bat egin genuen.