2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

BEIRA TAILERRA!

Gaur 3. mailako ikasleok beira eta kristalaren arteko ezberdintasuna ezagutu dugu. Euskal Herrian, Bizkaian eta batez ere, Mungian zenbat beira birziklatzen dugun aztertu dugu. Beiraren birziklapen zikloaren azalpenak eta zalantzak amaitu ondoren, 3 txokotan bananduta ekintza ezberdinak egin ditugu, azaldutakoa ondo ulertu dugun laguntzeko.






Txokoetariko baten txapak egiteko aukera izan dugu. Azkenik, sorpresa bezala opari bat eman digute. Eskerrik asko!!!