2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

Arrantzale museora eta Aita Guria Baleontzia-ri bisita

Urriaren 10 eta 11n, 2.zikloko ikasleok Bermeora joan  ginen Arrantzale Museoa eta Aita Guria Baleontzia ikustera.
Museoan, Bermeoko herriak itsasoarekin daukan lotura estua ezagutu genuen. Hau da, arrantzak euren istorioan izan duen garrantzia eta batez ere, balearen harrapaketarekin zerikusia duten hainbat berezitasun ikasi genituen. Honetarako, portuan dagoen Aita Guria baleontzia bisitatu genuen.
Ederto pasa genuen, gainera oso eguraldi polita egin zuen.