2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

Udal foroak (Agenda 21)

Aurten ere, urtero bezala, Mugire Txokoan Mungialdeko beste ikastetxeekin batera A21eko interforoak izan ditugu. Gaia "kontsumo arduratsua" izan da. Ingurugiroarekiko proposamenen eta konpromezuen garrantzia eztabaidatu eta erabaki ditugu taldeetan jarriz.

 


Hamiketakoa jan dondoren, Ingurugiroko zinegotziarekin batera, ikastetxe bakoitzak burututako ekintzak aurkeztu ditugu eta azkenik, konpromezu batzuk hartu ditu Udalak datorren urtera begira betetzeko.


Argazkiak ikusteko klikatu hemen.








Gaur, Apirilak 22, Agenda 21 proiektuaren barruan Mungiako Udal Foroak izan ditugu eta Mungiako ikastetxe ezberdinetako ikasleek (LH 3tik DBH 2rarte) parte hartu dugu beste behin ere. Aurten ikastetxeetan lantzen ari garen gaia da:
"kontsumo jasangarria".

Hamarreko taldeetan  inkesta bidez produktu ezberdinak ikertu dituzte plazako azokan, supermerkatuetan, denda txikietan eta ekologikoan. Ondoren, danon artean udaletxean euren ondorioak atera dituzte,

 


 

Ikasleek alkateari eta Ingurumenaren zinegotziari, bere eskaerak egin dizkiete eta hurrengo urterako konpromesuak hartu dituzte.