2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

BARATZE-KO EGONALDIA

Ikasturte osoa gogotsu itxaroten eta gero, azkenik heldu zen eguna baserri eskolara joateko.

Asteazken goizean abiatu ginen Gernikara. Bertan goiz osoa eman genuen. Euskal Herriko museora joan ginen eta bertan gure kulturako hainbat ezaugarri ikasi genituen.

Hiruretarako han geunden, baserriko giroan murgildu nahian.

Hiru egun egon ginen bertan. Tailer desberdinak egin genituen, hala nola, zaldian ibiltzea, ortuariak landatzea, erlauntza, animalien zaintza, ogia sukaldatzea eta egurra lantzea. Ikasteaz aparte, elkarbizitza izan dute abiapuntu, hainbat arlo egiterako orduan: mahaia prestatu eta jaso, arropa antolatu, dutxatu, elkarri lagundu....

Etxera itzultzeko eguna heldu zen. Batzuk penarekin, baina era berean gurasoak ikusteko gogoarekin.
Eta batez ere, merezitako oporrez disfrutatzeko.

Argazkiak, Bentadeseko web orrian dituzue.